XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amak zer zion ba?

Kristautasunez jantzi-jantzitako emakume arek ezerengatik ere etzuala nai onelako izenik bere alabatxoarentzako.

Eta eutsi ere, gero gogor eusten zion ezezkoari!

Zer dala-ta, edo zergatik?

Ba-zituan amak bere kezkak...

Izen ontako Santarik etzala zeruan, eta kristau-izenik gabeko alabatxoa, nork zainduko zerutik?

Bear ba'da zeruan sartzerik ere etzuala izango ta, santu izena etzanik ipintzea aitatu ere ez egiteko gero ari!

Onela mintzatzen zan ama.

Ustekabean piztu ta indar artzen asitako sua lenbaitlen itzali egin bear zan.

Ta auzi ura azkenean ordurarte ixilik egon zan apaiz batek erabaki zuan.

Ara emen, gutxi-gora-bera, apaizaren mintzaera edo izkera: Beatzetako eraztun, gorbetako orratz, belarrietako, eta beste onelako zenbait urrezko apain, garriai ezarrita erabilli oi-diran arribitxi dizdiratsu oietako baten izena dala Jema? Izen au ez dala Santa izena?

Ta ez al-liteke egunen batean nexka au izen ontako lenengo Santa izatea? Onetzaz ganera, zion, zeruan dauden Santu guziak, ez al-dira Jaungoikoaren koroieko arribitxi edo jema eder-ederrak?

Eliz-gizonak itz-egin du...

Aureli andrearentzat apaiz-jaunaren esanak indar aundikoak dira.